AC trakzio ekipoak

25kV/50-60Hz-ko eta 15kV/16 • '5fHz-ko AC ekipoak, 2 eta 3 mailatako zuzentzaileekin eta irteerako inbertsoreekin, 1500VDC eta 3000VDC-ko nukleoekin.

Korronte alternoko elektrifikazioa ibilbide luzeko elektrifikazioetan sistema honek duen eraginkortasunagatik sortu da. Hala eta guztiz ere, denbora laburrean, sistemaren eraginkortasuna dela eta, trakzio alternoko sistemak abiadura handiko trenetan erabiltzetik metro eta aldirikoetan erabiltzera pasatu ziren. Europan, trakzio alternoko sistema desberdinak batera erabiltzen dira, eta 25KV/50Hz eta 15KV/16 2/3Hz dira ohikoenak.

Korronte alternoko trenetako trakzioko ekipoek transformadorea, etapa zuzentzailea eta trakzioko motorra elikatzen duen etapa inbertsorea dituzte. Etapa zuzentzailea arduratzen da motorraren beharren arabera energia kudeatzeaz. Energia kontsumoa “garbi” eta eraginkor sortzen da; korrontea kontrolatzen da uneoro, tentsioarekin fasean egon dadin eta asaldu harmonikoa gutxitu dezan. Horri gehitzen baldin badiogu txandakako katenariak lehengoratutako energia onartzeko duen gaitasuna ia-ia mugagabea dela, energia eraginkortasunari begira, trakzio mota horren etekina korronte zuzeneko trakzioko sistemena baino handiagoa da. Etapa inbertsorea korronte zuzeneko katenarien bidez elikatutako sistemenaren oso antzekoa da; izan ere, korronte zuzeneko DC-link batekin elikatzen dira. Hori dela eta, oso erraza da tentsio anitzeko trakzioa egitea; horrela, elikatze desberdinak dituzten bideetatik zirkula dezaketen trenak fabrika daitezke.

© TRAINELEC, S. L.

Polígono Katategi - Parcela 3 bis, Pabellón nº 1 - 20271 IRURA-Gipuzkoa (Spain).

Tel: (+34) 943 69 08 70 - Fax: (+34) 943 69 09 12 - E-mail: info@trainelec.com